XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Portugala beheiti abiatu zen hemezortzigarren mendean.

Alta gora izana zen aitzineko mendeetan.

Han ere komuniztek egin dute lan tzarra, erlisioneari jazarriz.

Erlisionearen kontrako gerlak phiztu zuen ereboluzionea, harekin nahaskeriak, ezin bizia.

Hamasei urthez, 1910 etik 1926 arte, izan dira 16 ereboluzione, eta minichtro kambiatze.

Framazonek nahi zuten itho jenden bihotzean erlisionearen amodioa.

Portugalaz jabeturik, nahi zuketen hedatu Espainiarat beren sinheste makurren pozoina.

Begitarte hitsa zaukan Portugalak Fatimako agertzeak aitzin: errekalat zoan urhats handian.

1917 eti harat bethi goiti ari da.

Katolikoak elgar aditzen dute eta erlisionearen alde agertzen, kampo joanak ziren apezpikuak berriz diosesetarat biltzen.

Aita Sainduak berak, Benua hamaborzgarrenak izkiriatzen du 1918 urthean, Portugalak hartze duela Ama Birjinaren laguntza berezia, haren alderat agertzen duen debozionearen sari.

Eta laster ageri hobeagotzearen seinaleak.

Aita Sainduarekilako solaseri berriz lotzen da erresuma.

Framazonak kampo emaiten dituzte soldadoek.

Carmona jeneralak deitzen du Salazar jauna diru-zain lehenik, gero minichtro nagusi.

Salazar katolikoa da agerian; 1928 urtheaz geroztik bethi mana-toki berean da.